Ohiko osoko bilkura egingo dute astelehenean

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Udaleko ohiko osoko bilkura egingo dute astelehenean, maiatzaren 30ean, 19:00etan.

Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute astelehenean ohiko osoko bilkura. Landuko dituzten gaietako batzuk hauek izango dira:

  • Azken bilkurari dagokion akta onartzea. 
  • Tolosaldea Garatzen S.A. Anoetako udalaren baliabide propio izendatzeko proposamena, hala izendatu duten Tolosaldeko beste udalekin batera. 
  • Herri bideen behin-behineko inbentarioaren gainean egindako alegazioak ebaztea eta hura behin-betiko onartzeko proposamena. 
  • Anoetako udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa onesteko proposamena. 
  • Lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa aldatzeko proposamena. 
  • 2022. urterako Anoetako jai eguna izendatzeko proposamena. 
  • Herriko festetarako prezio publikoak onartzeko proposamena. 
  • Anoetako udala Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkide kolaboratzaile bilakatzeko proposamena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!