Anitz dantza taldean ostiralera arte eman daiteke izena

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Datorren ikasturtean Anitz dantza taldean aritu nahi dutenek, maiatzaren 27ra arteko epea dute apuntatzeko, dantza taldearen bulegoan edota liburutegian.

2022-2023  ikasturtean Anitz dantza taldeak kudeatuko du dantza eskola eta kuotak dantza taldeak kobratuko ditu zuzenean, eta ez Anoetako Udalak. Ekarpena 20 euro igoko da datorren ikasturtean, irakasleen kontratazioaren gastuei aurre egiteko. Dantza taldeko kideek aipatu dutenez, diru sarrera horiekin nahikoa ez denez, udalak diru laguntza emango dio Anitz taldeari.

Kuota urriko lehen astean kobratuko zaie partaide guztiei berriei izan ezik. Berriek urria izango dute probatzeko eta azaroko lehen astean kobratuko zaie. Behin ikastaroa hasita, dantza taldekoek jakinarazi dute ez dela kuotarik bueltatuko. Hauek dira matrikulazio prezioak:

  • HH3tik LH1era: 85 euro astean ordubete
  • LH2tik LH5era: 100 euro astean ordu eta laurden.
  • LH6tik DBHra: 115 euro astean ordu eta erdi.
  • Batxilerretik gora: 125 euro astean ordu eta erdi.

Haurren kasuan, familia ugaria edo gazte txartela aurkezten dutenek %25eko hobaria izango dute kuotan. Helduen kasuan, berriz, familia ugariek, gazte txartela aurkezten dutenek eta langabetuek  %25eko beherapena izango dute matrikulan.

Izen emateak maiatzaren 27ra arte egin daitezke, Anitz dantza taldearen lokalean edota udal liburutegian. Epez kanpo izena ematen dutenek plaza ez dute ziurtatuta izango.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!