Dantzari txikiz bete da berriro Anoeta bi urteko etenaldiaren ostean. Goizeko 10:30etan ekin diote egunari, eta herriko kaleetan zehar dantzan ibili dira bazkalordura arte. Arratsaldean, ohitura den bezala, taldeak emanaldia eskainiko du herriko plazan, 18:00etatik aurrera.