Anoetako osoko bilkura egingo dute asteartean

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Udaletxean bilduko da udalbatza apirilaren 29an, 19:00etan.

Ostiralean egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura Anoetan. Bilkura aretoan izango da bilera, 19:00etan. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean:

  • Azken bilkurari dagokion akta-onespena. 
  • Giza baliabideak arrazionalizatzeko plana onartzeko proposamena. 
  • Anoetako HAPOko A5 'Zelaieta' eremuko 5.1. Egikaritze Unitateko Plan Berezia behin-behinean onesteko proposamena. 
  • Anoetako udalerrian dauden 01-02 poligonoetako landa lurren mugen jasotze topografikoa kontratatzeko kreditu transferentzia onartzeko proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!