'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' izena hartuko du heriotzaz hitz egiteko guneak

Ataria 2022ko apirilaren 22a

Hurrengo saioa apirilaren 29an egingo dute udaletxeko hirugarren solairuan, 18:00etatik aurrera.

Anoetako Udalak duela hainbat hilabetetatik du martxan heriotzaz hitz egiteko guneen ekimena. Orain arte 'death cafe' izena zuen egitasmoak, hemendik aurrera, berriz, 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' izena hartuko du. 

Gainerakoan, bere horretan mantenduko da ekimena, hau da, hilean behin egingo dute, Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatuko du solasaldia eta udaletxeko hirugarren solairuan izango da.

Datorren ostiralean, apirilaren 29an egingo dute hurrengo saioa, udaletxeko hirugarren solairuan, 18:00etatik 20:00etara; parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea: aurrez aurre gizarte zerbitzuen bulegoan, edo mezu bat bidaliz gizarte@anoeta.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!