‘Play-back’ean izena emateko epea, zabalik

Ataria 2022ko apirilaren 13a

Anoetako liburutegian edo ikastolan egin beharko da izen ematea. Gutxienez bost talde beharko dira.

Anoetako herriko festetan play-backa egingo dutela iragarri du udalak, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Izen ematea udal liburutegian edo Anoetako herri ikastolan egin beharko da, eta azken eguna maiatzaren 13a izango da.

Antolatzaileek iragarri dute, gutxienez, bost talde beharko direla ekimena egiteko; kopuru hori lortu ezean ez da antolatuko. Bestalde, dei egin dute talde mistoak osatzeko eta euskarazko kantak aukeratzeko. Parte hartzeko baldintza da aukeratutako abestiek errespetuzko letrak izatea, hau da, ez sexistak, ez arrazistak ez eta homofoboak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!