Gerra hotsak

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Peñagarikano Irazusta 2022ko martxoaren 20a

Kiev iparraldean dagoen Txernihiv hiriko Ukraina hotela, suntsituta. SERGIY STARODAVNIY / EFE

Onak eta gaiztoak. Inbaditzaileak eta menderatuak, edo menderatzaileak eta zapalduak. Kausa justifikatuak edo justifikatu gabeak. Arrazoi ustelak edo usteldutako arrazoiak. Alde edo kontra. Sartu edo ez sartu. Armak bidali edo ez bidali. Armada, konboiak, soldatu edo militarrak. Nazioari ohore edo traizio. Ausartak edo ez hain ausartak.

NBE eta OTAN. Irtenbide herrenak. Komunikabideak eta propaganda. Oihartzun mediatikoa edo manipulazioa. Aldarrikapen txikiak edo handiak. Zibilak. Heriotzak. Iheslariak edo errefuxiatuak. Mugak. Banandutako familiak. Gordintasuna hezur haragitan.

 

«Gerrak, gizakiaren ankerkeriaren demostrazio antzu. Gerrak, sinetsi ezinda ere, egungo gizarte 'aurreratuan'»



Gerrak, gizakiaren ankerkeriaren demostrazio antzu. Gerrak, sinetsi ezinda ere, egungo gizarte «aurreratuan». Gerrak, mota guztietakoak: handiak edo txikiak; ezagunak edo ez hain ezagunak; ahantzitakoak edo ahantzi gabekoak.

Gerra hots batzuk, ordea, ozenago entzuten dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!