Abraham Olano kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko martxoaren 9a

Hainbat ikastaro mota izango dira hirugarren hiruhilekoan, bai helduentzat, bai haurrentzat ere.

Zabalik da epea izena emateko Abraham Olano kiroldegiko hirugarren hiruhileko ikastaroetan. 

Lehentasuna izango dute ikastaroetako partaideek. Horiek dagoeneko eman dezakete izena, eta martxoaren 15era arte izango dute aukera. 

Ondoren, Anoetan erroldatutakoen txanda izango da, hain zuzen, martxoaren 16etik 25era. Izena ematen hurrengoak abonatuak izango dira, martxoaren 26tik apirilaren 1era eta azkenik, deialdi irekia egingo da gainerako guztientzat, apirilaren 2tik 9ra. 

Helduei bideratutako ikastaroak honakoak dira: tonifikazioa, cycling, zumba eta cross training. Haurrei bideratutakoak, berriz, gimnasia erritmikoa eta Goazen! dantza. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!