Emakumeentzako ahalduntze ikastaroak antolatu dituzte

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Etxeko brikolajea, mindfulness eta autoestima eta konfiantza ikastaroak antolatu ditu udalak.

Anoetako Udalak emakumeentzako ahalduntze ikastaroak antolatu ditu udaberrian.  Martxoan hasiko dira bi ikastaro:

  • Etxeko brikolajea: martxoaren 26n eta apirilaren 2an, 09:30etuj 13:30era. Bost euro ordaindu beharko dira.
  • Mindfulness: Martxoaren 25ean, apirilaren 1ean, 8an, 29an, maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 17:30etik 19:00etara. Bost euro ordaindu beharko dira.

Bi ikastaro hauetan izen emateko martxoaren 17ra arteko epea dago eta kultura@anoeta.eus helbidera idatzi beharko da horretarako. Ikastaroak antolatzeko gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena.

Bestalde ekainaren 7an, 14an, 21ean eta 28an autoestima eta konfiantza ikastaroa emango dute, 18:00etatik 20:00etara. Bost euro balioko du matrikulak eta izen emateak maiatzaren 9tik 19ra egin beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!