Asteazkenean egingo dute ohiko osoko bilkura

Ataria 2022ko otsailaren 21a

Asteazkenean izango da ohiko osoko bilkura 19:00etan.

Datorren asteazkenean, otsailaren 23an egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura Anoetan. 19:00etan hasiko da bilera, eta udaletxeko bilkura aretoan egingo dute. Hainbat puntu izango dituzte hizketagai, horien artean:

  • Azken bilkurari dagokion akta-onespena. 
  • Ordainsarien %2ko igoera-proposamena 2022. urterako. 
  • Alkatearen ordainsarien %2ko igoera proposamena 2022. urterako. 
  • 2022. urterako lan egutegia onesteko proposamena. 
  • 2022. urterako Anoetako jai eguna izendatzeko proposamena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!