Kanporaketarako sailkatu da Xabi Tolosa

Ataria 2022ko otsailaren 19a

Urrutikoetxea-Arangurenen aurka 22 eta 20 irabazi dute Ezkurdiak eta Tolosak. Aurretik zuen Peña II.ak sailkapena ziurtatuta baina, hala ere, Albisu bikotearekin batera, Irribarria eta Rezustaren aurkakoa irabazi du, 22 eta 14.

Arratsaldean jokatu dute Binakako Pilota Txapelketaren barruan, sailkapen ligaxkako partida Tolosak eta Ezkurdiak. Urrutikoetxea eta Arangurenen aurka gailendu dira Zallan, 22 eta 20ko emaitzarekin. Honenbestez, txapelketaren hurrengo faserako sailkatu da pilotari anoetarra.

Sailkapeneko azken postuan egon dira ia txapelketa osoan zehar, lehen zatian garaipen bakarra lortuz. Bigarren zatian joko maila hobetu eta azkenean sailkatzea lortu dute Ezkurdiak eta Tolosak.

Peña II.ak eta Albisuk ziurra zuten kanporaketako partida jokatzea, baina hala ere, gaurko partida irabazi dute Irribarria eta Rezustaren aurka Iruñean, 22 eta14ko emaitzarekin. Gaurko partida irabazita, bosgarren postua bereganatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!