Astelehenean egingo dute osoko ohiko bilkura

Ataria 2022ko urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 31n izango da udaleko osoko ohiko bilkura. Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.

Datorren astelehenean egingo dute osoko ohiko bilkura Anoetan. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, azken bilkurari dagokion aktaren onespena, zenbait eragozpen-txostenen gaineko desadostasunak ebaztea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Anoetako Udalaren arteko hitzarmena onesteko proposamena, zeinak xede duen etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzea.

Bilkura aretoan egingo dute 19:00 osoko bilkura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!