Pertsona bat hil da Anoetan trenak harrapatuta

Ataria 2022ko urtarrilaren 12a

Pertsona bat hil da gaur arratsaldean Anoetako Renferen geltokian, trenak harrapatuta. 

Ezbeharra 19:00ak aldera gertatuta da. Ertzaintzak adierazi duenez emakumea da hildakoa. Trenak harrapatu eta momentuan hil da. Istripuaren ondorioz tren zerbitzua etenda egon da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!