Ohiko osoko bilkura egingo dute Anoetan

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Abenduaren 30ean, 19:00etan hasiko da osoko bilkura.

Anoetako udaleko osoko bilkura egingo dute bihar, 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura aretoan. Hainbat gai jorratuko dituztela aurreratu dute udal arduradunek.

Alde batetik, Tolosako Udalaren eta Anoetako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onesteko proposamena eztabaidatuko dute udal ordezkariek, laguntza teknikoak uzteko udal-programa helburu duena. 

Bestetik, 2022-2024 urteetako diru laguntza plan estrategia behin-behinean onesteko proposamenaz ariko dira eta itxitako ekitaldietako eskubideen baja egiteko proposamena aztertuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!