Su-Berriko pilotariak txapeldun Gipuzkoakoan

Ataria 2021eko azaroaren 25a

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Anoetako Su-Berrik irabazi du nagusien 1. mailako gomazko paletako finala. Su-Berriko Leire Galdos eta Maider Mendizabalek 30-27 irabazi zioten Hernaniri.

Larunbat honetan, 17:00etan eta Zumarragan, txapelketa berean eta nagusien 2. mailan, Anoetako Kuku elkarteko Alain Luisa eta Aratz Luisak Altzatarra elkartearen aurkako finala jokatuko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!