Sexualitate tailerrak egingo dituzte gurasoentzat

Ataria 2021eko azaroaren 9a

Sexune elkarteak emango ditu saioak, eta guraso guztientzat daude irekita.

Sexune elkarteak sexu heziketa saioak egingo ditu Anoetako eta Irurako ikastoletan. Saioak irekiak izango dira guraso guztientzat, ez soilik ikastolakoentzat. 

Anoetako eta Irurako ikastolek lehenago ere aritu dira elkarlanean Sexune elkartearekin, eta hainbat saio egin dituzte ikasleekin, familiekin eta irakasleekin. Ikasturte honetan, lanketa horri jarraituz, formazio-saioak antolatu dituzte gurasoentzat. 

HH, LH-1 eta 2 mailetako ikasleen gurasoentzat: azaroaren 22an eta 29an, 14:45etik 16:15era, Irurako ikastolako areto nagusian. 

LH-3 eta 6 mailetako ikasleen gurasoentzat: azaroaren 22an eta 29an, 17:00etatik 18:30era, Irurako ikastolako areto nagusian. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!