Garagardoak, hobeto lagunartean

Ataria 2021eko urriaren 30a

Anoetako Gazte Asanbladak antolatuta, Urrifest jaia ospatze ari dira herriko frontoian; dozenaka gazte gerturatu dira bertara, garagardo artisauak dastatzera.

Anoetako Gazte Asanbladak antolatuta, 18:00etan hasi eta gauerdira arte, Urrifest jaia ospatzen ari dira Alkartasuna frontoian. Euskal garagardo artisau ezberdinak dastatzeko aukera dute bertaratzen direnek; horrez gain, bertan afaltzeko aukera ere badago, 3 euro eta erdiren truke. Festa girotzeko, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Itoizezank! taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!