Estimulazio tailerra egingo dute 65 urtetik gorakoentzat

Ataria 2021eko urriaren 28a

Arreta zein oroimena lantzeko ariketak, eskulanak eta irakurketa lantzeko ariketak egingo dituzte, besteak beste. Izen emateko azken eguna, urriaren 28a da.

Anoetako Udaleko gizarte-zerbitzuen sailak estimulazio-tailerra jarriko du martxan. Tailerra 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete eta astean behin Alkartasuna Biltokiko lokalean egingo dute (azarotik urtarrilera bitarte). Saio horietan hainbat jarduera egingo dira: arreta eta oroimena lantzeko ariketak, irakurketa, idazketa, kalkulua, entzumena lantzeko ariketak, eskulanak…

Saioak beti ostegunetan egingo dituzte, 17:30etik 19:00etara eta ikastaroa doan izango da. Izena emateko izen emate orria gizarte zerbitzuetan aurkeztu beharko dute interesatuek 09:00etatik 13:00etara, 943 56 92 13 telefonoan edo gizarte@anoeta.eus helbidean.

Izen emateko azken eguna urriaren 28a izango da horretarako orria eskuragarri izango da Anoetako Udaleko weg orrialdean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!