HILBERRIA

Ixabel Berasategi hil da

Ataria 2021eko urriaren 15a

95 urte zituela hil da Anoetako Modesto-enea etxeko alaba.

Modesto Ormazabal anoetarra eta Maria Saralegi alkizarra ezkonduta jarri ziren bizitzen Anoetako Modesto Enean. Etxearen behealdean saltokia zabaltzeko baimena eskuratu zuten 1900. urteko abenduaren 1ean. Ordutik, janari denda, jatetxe eta taberna bezala ibili izan zen urte luzez Moxtone. Han jaio eta lan egin izan du, bizi osoan, Ixabel Berasategi Ormazabalek (Anoeta, 1925-2021).

2016ko Korputs egunean omenaldi xumea egin zioten. Udal ordezkariek lore sorta eta oroigarria eman zizkioten eta aurreskua dantzatu zioten herriko gazteek. Anjel Mari Peñagarikanok bertsotan gorazarre egin zion Anoetan aurreko mendea hastearekin batera zabaldu zen jatetxe, taberna eta estankoko buru izandakoari. Ixabel Berasategik hunkituta jaso zuen omenaldia.

Bere aldeko hileta elizkizunak bihar larunbatarekin egingo dituzte Anoetako parroki elizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!