Gaztelekua zabalik da Anoetan

Ataria 2021eko urriaren 14a

Asteartetik larunbatera egongo da irekita, eta ordutegia  gazteen mailaren eta izen emateen araberako izango da.

Anoetako Gaztelekuak 2021-2022 ikasturtea abiatuko du. Iratxe Olano hezitzailea arituko da gazteei arreta zuzena eskaintzen.

Izen emateen arabera antolatuko dute ikasturtea eta maila bakoitzaren arabera ordutegi ezberdinak antolatu dituzte. Gazteleku barruko aforoa 18 pertsonetakoa izango da. Ondorengo ordutegia eskainiko dute:

  • Asteartea: LH5 17:00-18:30; DBH1 18:30-20:00.
  • Asteazkena: LH6 17:00-18:30; DBH2 18:30-20:00.
  • Osteguna: DBH3 17:00-18:30; DBH4 18:30-20:00.
  • Ostirala: DBH1 17:00-18:30; DBH3 17:00-18:30.
  • Larunbata: DBH2 16:00-18:00; DBH4 18:00-20:00.

Anoetako Gaztelekua zabalik dago 10-16 urte bitarteko (LH5-DBH4) nerabeentzako etad oan eskaintzen ditu informazioa, kultura eta aisialdia eskuratzeko zerbitzuak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!