Jai giro ezin hobea

Leyre Carrasco 2021eko urriaren 10a

Anoetan XIV. Euskal Jaiak ari dira ospatzen, eta gaur goizean baserritar eta artisauen azoka izan da nagusi, trikitia, pandero eta guzti.

25 postuk hartu dute goizean Anoetako plaza, eta askorentzat lehen aldia izan da baserritar eta artisauen azokan. Horren adibide izan da Niko Castro anoetarraren harginak edota oihalekin egindako lanen sortzailea den Ainhoa Etxarri anoetarra ere. Ekoizleen artean, Artamugarriko barazkiek izan dute lehenengo aldia azokan, eta esperientzia luzeago duten Anoetako Sarobe baserrikoek ere hartu dute parte, beren barazki eta esneki ekologikoekin.

Artisau postuen artean, lehen aldia izango dute Luhei eta Artilezko hodeiak artisauek, baita Villabonako Amlu Studioak ere. Eskualdeko Kaori faktoriak, Anoeta bertako Otero pilotagileak eta Tolosako Bidatz Sasianen postuak ere izan dira, baita Amezketako Eguzkileirek ere.

Musika, dantza eta beste hainbat ekitaldi

Trikitia, panderoa eta dultzaineroen doinuekin asko izan dira dantzan hasi direnak. Musika eta dantza ekitaldiaren ostean, ardo dastaketa egin dute bertan. Orain, eguerdian, norberak eramandako jakiekin bazkari herrikoia zegoen antolatuta frontoian, eta herritar asko izan dira bertara animatu direnak. Arratsaldean berriz, binakako pentatloi saioaz gozatuko dute plazan.

Erlazionatuak

Azoka, musika eta dantza

Leyre Carrasco 2021 urr 10 Anoeta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!