Alkartasuna biltokia berriro martxan

Ataria 2021eko irailaren 30a

Aste honetan zabaldu dute Alkartasuna biltokia eta astelehenetik igandera irekita egongo da 17:00etatik 20:30etara.

Erabili ahal izateko segurtasun-protokoloa diseinatu dute eta uneoro errespetatu beharko dela jakinarazi du Anoetako Udalak.

Protokoloan aipatzen dituzten neurriak Alkartasuna biltokian antolatzen diren jarduera zein ekintza guztietan aplikatu beharko dira. Hala nola, bertaratzen direnek eta jardueretan zein ekintzetan parte hartzen duen orok bete beharko ditu. Segurtasun neurrien artean daude, besteak beste, musukoa erabiltzea, eskuen higienea, lokalaren higienea eta aireztatzea eta ekintzen iraupena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!