Urriaren 8ko itzalaldiarekin bat egin du Anoetako Udalak

Ataria 2021ko ira. 28a, 17:21

Astelehenean egindako ohiko osoko bilkuran udalak itzalaldia egiteko deialdiarekin bat egitea adostu du, gehiengoz.

Udalak ohiko osoko bilkura egin du eta, besteak beste, adostu du bat egitea itzalaldia egiteko deialdiarekin. Azken hilabeteak joeraren aurrean, Anoetako Udalak zera adierazi du:

  • Salatu egiten duela Espainiako estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari direna. 
  • Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar duela, eta espainiar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duen sistema propioak behar dituela. Sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko. 
  • Eusko Jaurlaritza interpelatzen du udalak, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzan, presazko izaerarekin. 

Amaitzeko, Anoetako Udalak bat egiten du urriaren 8an, 22:00etatik 22:30etara deitutako itzalaldi masibo eta kazola jotzeko deialdiarekin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!