XIV. Euskal Jaian egingo den bazkarirako txartelak eskuratzeko aukera

Ataria 2021eko irailaren 28a

Bazkarian apuntatzeko Anoeta plazara gerturatu beharko da ostegun edo ostiralean, 19:00etatik 20:00etara.

Urriaren 10ean Anoetan egingo duten XIV. Euskal Jaiaren barruan bazkaria 14:00etan egingo da. Norberak eraman beharko ditu bazkaria eta mahai tresnak etxetik eta edaria, kafea eta kopa Euskal Jai Batzordeak jarriko ditu.

Bazkarian izen emateko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, ostegunean eta ostiralean, Anoetako plazara gerturatu beharko da 19:00etatik 20:00etara. Langileek txartelagatik 5 euro ordaindu beharko dituzte eta langabetuek 3 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!