Neguko ordutegia izango du Anoetako udal liburutegiak

Ataria 2021eko irailaren 10a

Astelehenetik ostegunera arratsaldez eta ostiraletan goizez egongo da irekita.

Anoetako liburutegiak neguko ordutegia izango du aste honetatik aurrera: astelehenetik ostegunera arratsaldeetan egongo da irekita, hain zuzen, 16:30etik 19:30era; ostiraletan, aldiz, goizean izango da irekita, zehazki, 11:00etatik 13:30era. 

Orain arte udako ordutegia izan du liburutegiak, eta itxita egon da abuztuaren 2 eta 20ra bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!