Sureuskadi enpresak kudeatuko du Abraham Olano kiroldegia

Ataria 2021eko irailaren 9a

Kiroldegiko harrera zerbitzuaz arduratuko da enpresa, eta harreran lan egingo duten langileak orain arteko berak izango dira.

Sureuskadi enpresak kudeatuko du Abraham Olano kiroldegia. Esleipen prozesuan aurkeztu zen enpresa eta harrera zerbitzuaz arduratuko da. Kiroldegiko harreran lanean arituko diren langilean aurretik zeudenak izango dira. Zerbitzua emateagatik enpresak urtean 72.116,16 euro jasoko ditu. Hasiera batean urtebeterako izango da kontratua, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Bestalde, kirol-jardueren irakasleen kontratazioa aparte kudeatuko du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!