Julen Iztuetaren artelanak Hanburgoko kaleetan ikusgai

Ataria 2021eko abuztuaren 17a

Julen Iztuetaren artelanak H 1 1629224119725
Julen Iztuetaren artelanak H 2 1629224119901
Julen Iztuetaren artelanak H 3 1629224120045
Julen Iztuetaren artelanak H 4 1629224120162
Julen Iztuetaren artelanak H 5 1629224120305
Julen Iztuetaren artelanak H 6 1629224120482
Julen Iztuetaren artelanak H 7 1629224120639
Julen Iztuetaren artelanak H 8 1629224120793
Julen Iztuetaren artelanak H 9 1629224120951

Erakusketa Galerie 21en eskutik gauzatzen ari da arte-espazio independenteen elkarteak antolatutako Art Off Hamburg kultur ekitaldien barnean. Ispilu hutsak izeneko 50 collageko bildumak osatzen du erakusketa, eta collage horiek kartel bihurtuta Hanburgoko kaleetan zehar itsatsi dira.

Julen Iztueta artista anoetarraren artelanak dagoeneko itsatsita daude Hanburgoko kaleetan, eta ofizialki hilaren 21era arte irauten du. Baina kartel horiek luzaroan iraun dezakete kalean itsatsita, kontuan izanik Art Off Hamburg ekitaldiak irailaren lehen astera arte iraungo duela. Guztira 200 kartel itsatsi dira, collage bakoitzetik launa, A2 eta A1 tamainetan. Artea kalera ateratzea da kultur egitasmo horren asmoa, artelanak, kontzertuak, ikuskizunak, dantza eta literatura uztartuz, eta horren barruan kokatzen da Iztuetaren erakusketa. Artistak datorren astean Hanburgora joateko asmoa du, bere erakusketak izan duen harrera bertatik bertara jasotzeko.

Ispilu hutsak bilduman, "gatazkan dauden pertsonaiak" aurkezten dira, esan du Iztuetak, "begirada autorreflexiboa proiektatzen duten gorputz hautsi eta zatikatuak". Hainbat urtez zehar bildu, moztu eta nahasitako irudien bitartez sorturiko gorputz hustuak eta berrosatuak ageri dira bertan.

Julen Iztueta Anoetan jaio zen, 1987an. Arte Ederrak Bilbo eta Bartzelona artean ikasi eta orain Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelonan) finkatua dago. Diseinatzaile grafiko moduan lan egiten du eta TecnoCampus unibertsitatean (Pompeu Fabra) irakasle ere bada. Arte Ederrak amaitu zituenetik irudiak sortzen jarraitu du baina azken urte eta erdian bereziki murgildu da zeregin horretan. "Giles Lipovetzky, Joan Fontcuberta edo Guy Debord-en idatziak uztartzen ditut nire buruan eta honek nire sormen lanetan nolabaiteko isla duela pentsatzea gustuko dut", azaldu du Iztuetak.

Julen Iztueta artista anoetarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!