Egun bakarrean 85 kilo zabor atera dituzte errekatik

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Anoeta errekako hondakinak 1 1626343964680
Anoeta errekako hondakinak 2 1626343964982
Anoeta errekako hondakinak 3 1626343965235
Anoeta errekako hondakinak 4 1626343965523

Anoetan, apiriletik hona, guztira, 2.000 kilogramo hondakin inguru atera dituzte herriko ibai eta erreketatik.

Apirilean hasi zuen Anoetako Udalak erreken eta ibaien garbiketa, eta urtebeteko tartean, hilero astebetez, herriko inguruneak garbitzeko hitzarmena egin sinatu zuen. Joan den astelehenean erreka garbitzen aritu ziren eta 85,34 kilo zabor bildu zituzten gune bakarretik. Jasotako hondakinen artean zeuden bizikleta bat, hiru auto gurpil, poltsa bete pila eta latak. Pello Estanga Anoetako alkateak azaldu du egonezina sortzen diola egoerak: “Duela hilabete batzuk garbitu genuen erreka osorik; eta, orain, 85 kilo zabor bildu dituzte egun bakarrean. Ingurumenarekiko errespetu falta handia da”.

Bide beretik, alkateak nabarmendu du garbitzea bezain garrantzitsua dela herritarrak arazoaz jabetzea: “Garbiketa egitea ezinbestekoa da, baina are garrantzitsuagoa da ez zikintzea; eta horrekiko kontzientzia garatu behar dugu”.

Apiriletik hona, guztira, 2.000 kilogramo hondakin inguru atera dituzte herriko ibai eta erreketatik.​

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!