Azken bi hilabeteetako kultur egitarauaren balorazioa egingo dute Anoetan

Ataria 2021eko uztailaren 2a

Ekainean egindako dantza emanaldiko irudi bat.

Ostegunean, uztailak 8, maiatzeko eta ekaineko kultur egitarauaren balorazioa egiteko bilera irekia egingo du udalak.

Uztailak 8an balorazio-bilera irekia egingo dute erabilera anitzeko gelan, 18:00etan. Bilera horretan azken bi hilabeteetako herriko kultur egitaraua baloratuko dute, eta herritar guztiek iritzia emateko eta parte hartzeko aukera izango dute.

Aurten herriko ohiko festarik ospatu ezin zela-eta, udalak kultur egitarau berezia prestatu zuen maiatzerako eta ekainerako. Agenda hori denetariko kultur ekitaldiekin osatu zuten, besteak beste, tailerrak, haurrentzako zein helduentzako ikuskizunak, kontzertuak, antzerkiak eta hitzaldiak. Bi hilabete horiek pasata, egitarauaren balorazioa herritarrekin batera egin nahi du Anoetako Udalak, haien iritziaren garrantzia nabarmenduz.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!