Astelehenean, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean, Anoetako plazako eskaileraren zati bat margotu zuten LGTBI banderaren koloreekin. Udalak eta Matraka talde feministak deituta, adin desberdineko hainbat herritar elkartu ziren ekimenera. "Anoetarrek beste behin pertsona guztientzako askatasunaren eta berdintasunaren aldeko mezua aldarrikatu dute", esan dute Anoetako Udaletik. Era berean, aldarrikapenak ez direla egun bakarrera mugatu behar, eta Anoetan ez dutela inolako erasorik gogoratu du udalak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?