2021/06/30 19:00
Landuko diren gaiak dira ondorengoak:
- Ohiko batzarren maiztasuna finkatzea.
- 2021eko maiatzaren 31ean egindako ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena.
- Alkate ebazpenen berri ematea 2021eko maiatzaren 16tik ekainaren 15a bitarte, 247 zenbakitik 290 zenbakira, biak barne.
- Osoko bilkurari 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren likidazioa onartzen duen dekretuaren berri ematea.
- Anoetako Udala Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehen ataleko 192/2021 prozedura arruntaren auzian pertsonatzeko eta dagokion defentsa eta ordezkaritza juridikoa izendatzeko proposamena onestea.
- 'LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna' mozioa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?