Sexu askapenaren egunaren bueltakoak antolatu dituzte Anoetan

Ataria 2021eko ekainaren 21a

Hitzaldi bat izango da ekainaren 22an eta 'Herria koloreztatu' ekimena egingo dute ekainaren 28an.

Anoetako Emakumeek eta Matraka talde feministak Anoetako Udalarekin batera antolatu ditu ekimenak.

Ekainaren 22an, asteartea, Trans bizipenak: gai pertsonala edo soziala? hitzaldia eskainiko da gaztetxean 19:00etatik aurrera. Trans pertsona izategatik egunerokotasunean aurkitzen diren zailtasun eta arazoen inguruan hitz egingo dute bertan.

Ekainaren 28an, berriz, 18:00etatik aurrera eta Anoetako plazan, Herria koloreztatu ekimena egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!