Idazlan marraztuen lehiaketako sariak banatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 11a, 13:24

Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak elkarrekin antolatzen duten Hizki-Marrazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute Abraham Olano kiroldegian.

Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.  Zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan (LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3, DBH4) eta maila bakoitzeko bi sari eman dira.

Hauek izan dira saridunak maila guztietan:

Saria jaso duten idazlanak liburuxka batean bildu dituzte eta ikastolako haurren familia guztiei banatuko diete. Liburuxka hori eskuratu nahi dutenek, udaletxera jo dezakete.

Epaimahaikideak ere ez dituzte ahaztu nahi izan, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, aipatu dutenez, "batere erraza ez den zeregin horretan". Aurten berrikuntza bat egon da, eta betaurreko moreak jantzita dauzkaten bi epaimahaikide berri izan dituzte, idazlanak genero ikuspegitik aztertzeko. Hauek izan dira epaimahaikideak: Joseba Antxustegietxarte, Asier Artola, Ainara Azpiazu, Beatriz Egizabal eta Gorka Salaberria.

Sari banaketa ekitaldian izan Kontu Kantoi taldeko kideak saritutako ipuin bat kontatzen. Bi txandatan egin dute ekitaldia: lehenengo zatian LHko ikasleek hartu dute parte eta bigarrengoan DBHkoek. Aurretik Kontu Kantoi taldekoek ipuin kontaketa saioak egin dituzte Mikelasagasti auditorioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!