Su-Berri 2 taldeko pilotariak nagusitu dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2021eko ekainaren 4a

Eskuinean, txapelarekin, Leire Galdos eta Maider Mendizabal. GARBIÑE TIJERO

Leire Galdosek eta Maider Mendizabalek irabazi dute emakumezkoen paleta argentinarreko finala, Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietaren Hernani taldearen aurka.

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen paleta argentinarreko finala jokatu zuten Su-Berri 2k eta Hernanik joan den igandean, Irurako Ametsa trinketean. Eta Su-Berri 2 taldeko Leire Galdos eta Maider Mendizabal nagusitu zitzaizkien, 30-20ko emaitzarekin, Hernaniko Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!