Bertso saiorako sarrerak eskuragarri egongo dira larunbatean

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Larunbatean bertso saioa egingo dute Abraham Olano kiroldegian, eta bertara joateko gonbidapenak eskuragarri daude oraindik liburutegian.

Bertso saioa egingo dute larunbatean Anoetan. Bertan abestuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Ane Zuazubiskar, Unai Agirre, Xabar Illarregi eta Unai Mendizabal. Maddi Sarasola herritarra arituko da gai jartzaile lanean.

Saioaren aurretik, gaur, asteazkena, izango da azken eguna gonbidapenak jasotzeko, liburutegia itxita egongo baita ostegunean eta ostiralean. 

Dena dela, osteguna bitarte banatzen ez diren gonbidapenak eskuragarri egongo dira larunbatean bertso-saioa hasi aurretik. Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago sarrera eskuratzeko aukera izango dute aurrez erreserba egin ez dutenek. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!