Zaintza txokoa jarriko dute ekainean eta uztailean

Ataria 2021eko ekainaren 3a

Bi urteko haurrentzako zaintza txokoa jarriko dute ekainean eta uztailean. Izena emateko azken eguna ekainaren 8a izango da.

Zaintza txokoak bi txanda edukiko ditu: lehena, ekainaren 28tik uztailaren 9ra; eta, bigarrena, uztailaren 12tik 23ra. Ordutegi bera izango dute bi txandek: 10:00etatik 13:00era. Hilabete osoko prezioa 100 eurokoa da, eta txanda bakarrekoa, berriz, 60 eurokoa. 

Izen-emate orriak liburutegian daude, handik hartu eta bertan entregatu beharko dira bete ondoren. Familia ugariek %25eko murrizpena izango dute; era berean, murrizpen bereziak izango dituzte diru sarrera baxuak dituztenek (murrizpen bakarra aplikatuko da; erabiltzailearentzat egokiena dena). 

Zalantzak argitzeko bilera egingo dute haurren gurasoekin, ekainaren 17an, 17:00etan, Mikelasagasti auditorioan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!