Gehigarria: motorra

Nahi bezalako  ibilgailua, eskura

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Furgoneta eta autokarabanen inportazioekin egiten dute gehienbat lan MB Nortecars-en. Beti dituzte batzuk ikusgai esposizioan, baina eskaeren arabera, inportazioak egiten dituzte. Zenbait kasutan, bezeroen ibilgailuak ere erosten dituzte, gero berriro saltzeko. 

Bezeroak buruan duen ibilgailu horixe bera ekartzeko presto agertzen dira MB Nortecars-en. Zehazki kotxe marka bat, modelo jakin bat edota osagarri zehatzak dituen auto bat eskatuta, horrelako ezaugarriak ere badituen auto horixe bera ekarriko dute, espresuki, bezeroarentzat. Esposizioan ez edukiagatik bezeroarentzat bereziki ekartzen dute, nahi duen hori. Eta nahi izanez gero, kanperizatu ere egiten dute. 


Ibilgailu gehienak Alemaniatik ekartzen dituzte, baina baita espainiar estatutik ere. Gainera, ibilgailuak matrikulatzeko tramiteak ere egiten dituzte; kanpotik datozen autoenak egiten dituzte, baina bestela ere, tramitea egiteko arazoak dituztenei laguntzen diete, zerbitzu hori eskaintzen baitute. 
Ibilgailuak konpontzeko zerbitzua ere badu enpresak. Kasu honetan, Adunan dute tailerra, eta zerbitzu integrala eskaintzen dute, mota guztietako ibilgailuak konpontzen dituztelarik. 

  • Helbidea: Benta Aldea industrialdea, 33 (Anoeta)      
  • Emaila: info@mbnortecars.com
  • Telefono zenbakia: 677 751 556  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!