Anitz dantza taldean eta pilota eskolan izena emateko aukera dago

Ataria 2021eko maiatzaren 13a

Dagoeneko zabalik da epea izena emateko Anitz dantza taldean eta udal pilota eskolan. Maiatzaren 20a izango da izena emateko azken eguna bietan.

Dantza taldeari dagokionez, adinaren arabera aldatu egiten da kuota eta klase denbora:

  • HH3tik (2016an jaio zirenak) LH1era bitartekoek astean ordubete egingo dute, eta kuota 65 euro da. 
  • LH2tik LH5era astean ordu eta laurden egingo dute, eta 80 euro da kuota. 
  • LH6tik aurrera, berriz, ordu eta erdi egingo dute astean, eta kuota 95 euro da . 

Izena emateko Anitz dantza taldeari jakinarazi behar zaio edo liburutegira joan behar da. Hobarien inguruko informazioa albistearen argazkian. 

Udal pilota-eskolan, berriz, kuota 95 euro da beti, eta ordutegia aldatzen da adinaren arabera:

  • Aurre-benjaminak (LH1-2): astelehenetan eta asteazkenetan 17:15 - 18:15
  • Benjaminak (LH3-4): astelehenetan 18:15 - 19:15, eta ostegunetan 17:15 - 18:15. 
  • Alebinak (LH5-6): astearteetan 17:15 - 18:15, eta ostegunetan 18:15 - 19:15. 

Izena emateko pilota-eskolara edo liburutegira joan behar da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!