Udaleku irekietan izen emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2021eko maiatzaren 14a

Zabalik da Anoetako udaleku irekietan izena emateko epea. Lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 8ra izango da; eta bigarrena, berriz, uztailaren 12tik 23ra.

Dagoeneko izena eman dezakete bai udalekura joango diren haurrek, bai begirale izan nahi dutenek; izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da guztientzat. Aurten udalekuak Gestión Deportiva Loiri S.L. enpresak kudeatuko ditu. 

HH1 eta LH6 maila bitarteko haurrentzako izango dira udalekuak eta izen-ematea ikastolaren bitartez egingo da: haur guztiei izen-emate orria banatuko zaie, eta ondoren bueltan, irakasleari eman beharko diote. Herriko liburutegian ere izango dira izena emateko orriak; horiek liburutegian entregatu beharko dira beteta.

Udalekuei buruzko informazioa jasotzeko gurasoekin bilera ekainaren 17an izango da, auditorioan; eta bi txanda egingo dituzte: 17:30ean, euskaraz; eta 18:00tan, gazteleraz.

Begirale izan nahi dutenek, berriz, curriculuma bidali beharko dute aratz@loiri.eus helbidera; eta izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!