Pote filosofikoen saioa egingo dute, umoreaz

Ataria 2021eko maiatzaren 11

Anoetako Gaztetxean egingo dute pote filosofikoen saioa hilaren 26an. 'Egin daiteke umorerik Xri buruz?' izango da jorratuko duten gaia, bi gonbidaturekin.

Pote filosofikoa saioa antolatu dute Anoetako gaztetxean. Egin daiteke umorerik Xri buruz? izango da jorratuko duten gaia. Horretarako bi gonbidatu izango dira: Maddi Nazabal Etxebeste eta Antton Telleria Lopetegi.

Umoreaz ariko dira. Umorearen mugei buruz, zentsura bai ala ez, adierazpen askatasuna umorean... Nazabal filosofian umorearen gainean lanean aritua da, eta Telleria, berriz, bere esperientziatik ariko da. Bakoitzak hamabost bat minutu izango ditu, eta ostean, eztabaida edo iritziak trukatzeko aukera zabalduko dute bertaratuen artean. Guztiz irekia dela saioa azpimarratu dute antolatzaileek, eta ez dela filosofian aditua izan behar.

Hilaren 26an, 18:30etik 20:00etara izango da. Edukiera mugatua denez, izena emateko potefilosofikoak@gmail.com -era idatzi behar da. Eguraldi ona eginez gero, kanpoan egingo lukete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!