Sukaldaritza tailerra egingo dute Anoetan

Ataria 2021eko maiatzaren 7a

Maiatzaren 15ean baserritarren egunaren bueltan, sukaldaritzako esperientzia tailerra izango da gazteentzat, Iñigo Estangaren eskutik.

Anoetako udaleko Gazteria sailak sukaldaritza tailerrak antolatu ditu Etorkizuna sukaldatzen izenburupean. Iñigo Estangak gidatuko ditu bi saioak eta sukaldaritzako esperimentazio tailerrak izango dira.

Maiatzaren 22an eta 29an izango dira tailerrak, eta lehenengoan, LH3 eta LH4ko ikasleek hartuko dute parte, eta bigarrengoan, LH5 eta LH6ko ikasleek. Pare bat orduko iraupena izango dute tailerrek eta aurreko amantala eta janaria gordetzeko ontzia eramatea eskatzen dute antolatzaileek. Tailerrak gaztetxean izango dira, 10:30ean hasita.

Lehen 14 izen emateek lehentasuna izango dute tailerrean parte hartzeko eta horretarako liburutegira jo beharko da maiatzaren 12a baino lehen. Informazio gehiago izango da, gazteria@anoeta.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!