Maider Mendizabal, txapeldunorde Bizkaia Torneoan

Ataria 2021eko maiatzaren 4a

Maider Mendizabal, urdinez jantzita, ezkerrean.

Asteburuan jokatu dute larruzko paletako III. Bizkaia Torneoaren finala, eta Maider Mendizabal anoetarrak Galdos bikotekidearekin ezin izan du garaipena eskuratu.

Irazustabarrena-Arrillaga izan dira txapeldunak partida gogor eta estu batean. Hiru set behar izan dituzte partida irabazteko: 11-12, 12-9 eta 12-10 izan da azken markagailua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!