Emozioak kudeatzeko ikastaroa eskainiko dute maiatzean

Ataria 2021eko apirilaren 23a

Nerea Redondok eskainiko du ikastaroa eta izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 28ra arte.

Emozioak kudeatzeko ikastaroa egingo dute maiatzean Anoetan. Ikastaroak hiru saio izango ditu, eta astearteetan izango dira: maiatzaren 4an, 11ean, eta 18an, 18:00etatik 20:00etara. Nerea Redondo Otamendik gidatuko ditu saioak eta balio anitzeko gelan izango dira. 

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea eta apirilaren 28an itxiko da. Izena emateko liburutegira bertaratu edo mezu bat bidali behar da kultura@anoeta.eus helbidera. Anoetarrek lehentasuna izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!