Anoetako Gaztetxearen berritasunak aurkeztu dituzte

Ataria 2021eko apirilaren 17a

XXII. Urtemugari eman diote gaur hasiera Anoetako Gaztetxean, egin berri dituzten obrak erakutsiz.

Herriko plazan deialdia egin ondoren, adin guztietako jendea elkartu eta batera egin dute gaztetxerako bidea. Bertan, taldetan banatu dituzte eta bisita gidatuari hasiera eman diote. Eraikinaren barruan, alde batean zegoen pareta bota egin dute, eta alde horretan bi espazio atondu dituzte: liburutegia eta sukaldea. Hor zeuden entseguetarako bi espazioak goiko solairuan egokitu dituzte. Horrez gain, komuna ere jarri dute solairu horretan, eta behe solairuan dagoen komuna berritu egin da. Musika grabatzeko estudioa ere jarri dute, sarreraren ondoan. Obrak aurrera emateko Anoetako Udalaren laguntza jaso dute. Kanpoaldean ez da obrarik egin, baina bisitariek aurreko urtetik Gaztetxekoek martxan duten baratzea ikusteko aukera izan dute.

Urtemugako ekitaldiek jarraipena datorren asteburuan izango dute. Zehazki, apirilaren 24ean, Nhil band eta Belak taldeen kontzertua izango da, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!