Maiatzeko eta ekaineko agenda elkarlanean osatzeko aukera

Ataria 2021eko apirilaren 9a

2018ko jaietako artxiboko irudi bat.

Aurten ere ez da ohiko festarik izango Anoetan. Horren partez, ordea, egitarau berezia prestatuko dute maiatzean eta ekainean, eta bilera bat egingo dute apirilaren 15ean.

Helburua kultur-agenda oparoa osatzea dela aipatu du Pello Estanga herriko alkateak: "Ohiko festarik ez da izango, baina, zerbait berezia prestatu nahi dugu ilusioa berpizteko. Bilera irekia izango da, zenbat eta jende gehiagoren iritzia eduki, orduan eta aberatsagoa izango baita". 

Bilera irekia apirilaren 15ean izango da, eta bi txanda egingo dituzte: bata 18:00etan hasiko da, eta haurrentzako ekintzen inguruan hitz egingo dute; bestea, berriz, 19:00etan hasiko da, eta jarduera orokorrak izango dituzte hizpide. Biak ala biak Anoetako udaletxean egingo dituzte.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!