Sendabelarren inguruko ikastaroa eskainiko dute Anoetan

Ataria 2021eko apirilaren 8a

Apirilaren 19tik maiatzaren 24ra astelehenetan izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara. Sara Letamendia izango da irakaslea.

Inguruko sendabelarrak ezagutzeko aukera izango da ikastaroaren bitartez. Ukenduak, olioak, tinturak, lozioak, jarabea edota krema hidratantea nola egin ikasteko aukera izango da.

Izen emateak apirilaren 14ra bitartean egin daitezke liburutegian edota bestela kultura@anoeta.eus helbidean. Lehentasuna izango dute Anoetan erroldatutakoek izena emate ordenaren arabera. 60 euro balioko du ikastaroak eta %25eko hobaria izango dute familia ugariek, gazte txartela dutenek, langabetuek, ikasle eta pentsiodunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!