Udaberriko tailerrak egingo dituzte gaztelekuan

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Izen emateak asteazkenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara udaletxean egin daitezke, edo bestela, 17:00etatik 20:00etara gaztelekuan. Izen emateko, martxoaren 26a da azken eguna.

Udaberriko tailerrak antolatu ditu Anoetako gaztelekuak. Hiru euroko prezioa ordaindu beharko da ikastaro bakoitzeko.

Hau da eskaintza:

Buztinarekin sortzen

Gazteria suspertzaileak eskainiko du HH2 (11:30 - 12:30) eta HH3 (10:00 - 11:00) mailako ikasleentzat apirilaren 6an gaztelekuan. Zikintzeko arropa eraman beharko da.

Kimikariak

Kimikari elkarteak eskainiko du, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleentzat. Apirilaren 7an, gaztelekuan izango da 10:00etatik 12:00etara. Izena ematen duten lehen 20 pertsonek izango dute lehentasuna.

Sekretuaren bila

Gazteria suspertzaileak eskainiko du saioa LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat. Apirilaren 8an izango da gaztelekuan eta izen emateen arabera erabakiko da ordutegia. Sei pertsonako taldeak egingo dira eta horren arabera ordutegi ezberdina ezarriko zaio talde bakoitzari.

Bubble balls

Izen bereko elkarteak eskainiko du saioa DBHko nerabeentzat. Apirilaren 9an izango da saioa kiroldegian. Seiko taldeak egingo dira eta ordutegi ezberdina ezarriko zaio talde bakoitzari. Talde bakoitzak ordubeteko saioa egingo du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!