Elbarrenako pasagunea kendu eta errepidea trenbide azpitik egitea hobetsi dute

Ataria 2021eko martxoaren 17a

Anoetako Udalak Adifek aurkeztu dituen bi proposamenen artean aukera honen alde egin du. Erabakia hartzeko, inguruko bizilagunen iritzia, etorkizunerako dituen helburuak eta ingurumenean lanek edukiko luketen eragina hartu ditu kontuan.

Adifek Elbarrenako trenbideko pasagunea kentzeko bi proposamen aurkeztu ditu Anoetako Udalean: batak errepidea trenbidearen azpitik pasatzea proposatzen du, eta bigarrenak, berriz, errepidea trenbidearen gainetik pasatzea.

Joan den astelehenean osoko bilkuran lehen proposamena aukeratzea erabaki zuen eta behin betiko proiektua aurkezteko eskaera egin du. Erabakia hartzeko udalak kontuan hartu ditu inguruko bizilagunen iritzia, etorkizunerako dituen helburuak eta ingurumenean lanek edukiko luketen eragina. Hori guztia kontuan hartu, Adifi eskatu dio lehen proposamena garatzeko.

Anoetako alkate Pello Estangak azaldu du "beharrezkoa" dela lan horiek egitea: "Guztion segurtasunerako hobekuntza ekarriko du pasagunea kentzeak. Beharrezkoa da lan hori egitea, jende asko ibiltzen da pasealeku horretan eta obra horrekin, arriskua gutxituko litzateke".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!