Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Korrikako argazkiak eta petoak eskatu dituzte erakusketa bat antolatzeko

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Anoetan 'Bultza euskaltegiak, Bultza euskara' ekimenarekin bat egin dute eta martxoaren 28rako egun berezia ari dira antolatzen. Besteak beste erakusketa bat antolatu nahi dute.

Korrika ez antolatzeak eragindako kolpeari erantzuteko, Bultza euskaltegiak, Bultza euskara ekimena jarri du abian AEK-k, eta martxoaren 28an herri guztietan ekitaldiak antolatu nahi ditu.

Anoetan ere egun berezi bat antolatzen ari dira eta Korrikako argazkien eta petoen erakusketa antolatu nahi dute. Urte hauetako argazki edo petoak dituenak antolatzaileei jakinarazi beharko die iratxuloeuskarataldea@gmail.com helbidean, martxoaren 22a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!