EH Bilduk Anoetako zinegotzi bat kargugabetu du osasun neurriak ez betetzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2021eko otsailaren 11

Koalizioak jakinarazi duenez, Jokin Tolosa zinegotzia kargugabetu du «COVID19-aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».

Jokin Tolosa Anoetako zinegotzia kargugabetu du EH Bilduk. Koalizioako zuzendaritzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, erabakia hartu du zinegotzi ohiak  «COVID19-aren hedapena geratzeko helburuarekin ezarritako arau sozio-sanitarioak behin baino gehiagotan hautsi dituela jakin duenean».

Horrekin batera, EH Bilduk argi utzi nahi izan du «zero tolerantzia» duela «osasun publikoa arriskuan jar dezaketen portaerekin, are eta gehiago bizi ditugun garai zailetan». Horregatik Tolosaren jarrera onartezina dela iritzi du koalizioak. Anoetan alkatetza du EH Bilduk; eurenak dira 11 zinegotzitik sei, eta bost ditu EAJk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!